B.lux, Harriet Ibarretxek zuzentzen duen eta kalitate eta diseinu handiko argiztapena sortzen duen euskal enpresa da.
Naturaz inguratuta ekoizten du eta berrikuntza eta tradizioa batuz teknologia eta artisau-lanik onena uztartzen dituzten proposamenak eskaintzen ditu. Euskal Herrian sakon errotuta, euskal balioa eta industria-izaera islatzen ditu markak, ondo egindako lanaren konpromisoa eta gogobetetasuna erakutsiz.
B.lux pertsonentzako argiztapena egiten duten pertsonek osatzen dute.
Niretzat oso marka berezia, apala eta garbia da, beti elkarlanerako jomugan izan dudana. Argi ikusi nuen hasieratik.