Argiak garrantzi handia du inguruneaz dugun pertzepzioan eta ingurunearekin dugun erlazioan. Espazioa ikusteko gure modua aldatzeko gai da.

Ainhoa Larrea Roa naiz, eta izugarri gustatzen zait argiztapena. Nire pasioa lanbide bihurtu ahal izan dudala sentitzen dut.

23 urtez banaketaren munduan lanean aritu ondoren, orain ikaragarri atsegin ditudan bost marka fabrikatzaileren teknikari komertziala naiz. Nire lana beharrak identifikatzea eta banaketa zein preskripzio arloko profesionalei zerbitzurik onena eskaintzea da.

Banaketan eman ditudan urteek beharrak eta gabeziak ezagutu eta definitzeko balio izan didate, eta nire helburua beti, proposamenik onena eskaintzea da.

Izan ere, nik ere uste dut argiztapen onak une bakoitzeko beharretara egokituko diren atmosferak sortu behar dituela, eta giro erosoak lortu.

Hitz egingo dugu zure proiektuaz?

  • AINHOA LARREA ROA Argiztapen komertzial teknikoa

    Euskal Herria- Errioxa

  • Patrizio Etxeberria 2, 5. lokala

    20230 LEGAZPI Gipuzkoa

  • www.ainhoalarrea.com